EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzen adostu duten ituna indarrean jarri aurretik, alderdi sozialistako oinarriek onartu behar zuten gaur bozketan. Baiezkoa eman dute PSE-EEko militanteek, alde handiarekin. Hamar militantetik bederatzik, balekoa eman dio akordioari. 2.998 boto izan dira guztira. Horietatik, 2.703 izan dira baiezkoak (%90,16), 266k bozkatu dute aurka (%8,87), 27 boto zuri izan dira eta bi baliogabe.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izan da alderdi, baina. Araban eta Gipuzkoan handiagoa izan da itunak jaso duen babesa, Bizkaian jaso duenaren aldean. Araban eta Gipuzkoan ezezkoaren ehunekoa ez da hiru puntura iritsi —%2,65 Araban eta %2,6 Gipuzkoan—. Aldiz, Bizkaian botoen %17,06 izan da itunaren kontrakoa.
Azken herrialde horretan izan da militante bozkatzaile gehien ere. Bizkaian, 2.893 lagunek bozkatu dute; Gipuzkoan, 1.674k eta Araban, 621ek.