PSE-EEren Arabako eta Gasteizko hautagaiek Espainiako Kongresuko presidente Meritxell Bateten babesa jaso zuten atzo. Gasteizen egindako ekitaldian, Batetek «ikuskizunaren politika» ekiditearen alde egin du, eta gehitu sozialisten aldeko botoa dela «akordioetan» oinarritutako politika bat gauzatzeko bidea. «Erakundeak errespetatu behar dira, eta herritar guztientzat gobernatu, erradikaltasunik eta sektarismorik gabe».
Bide horretatik, sozialisten Arabako ahaldungai Cristina Gonzalezek nabarmendu du PSE-EEren aldekoa dela «boto erabilgarri eta produktiboa». Hark «gizarte politiken» aldeko hautua egiteko eskatu die herritarrei, «muga identitarioak» baztertuta: «Hauteskundeak aukera bat dira».
Udal eta foru hauteskundeak
PSE-EE rena, «akordioen» aldeko botoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu