Haur jaio berriak dauden uneko Osakidetzaren protokoloak dioenez, haur jaio berriari egiten zaizkion proba guztiak erditu den amaren alboan egin behar dira. Hori ezingo balitz egin, amaren osasun egoera dela medio, aita edo senideren batek lagundu beharko lioke osasun langileari haur jaio berriari probak egin bitartean. Protokolo hori indarrean dago haur jaio berrien eta haurren atal guztia artatzen duten sailetan. Haurra ospitaletik atera arte protokolo hori segitu behar da.
Protokolo hau zorroztu zuten 2014an, Izan ere, 2012ko irailean Donostiako ospitalean emakume batek haur bat bahitu zuen, gurasoak gelan lotan zeuden bitartean. Haurra onik bilatu zuten gero.
Ikusi gehiago:Onik aurkitu dute Basurtuko erietxean bahituriko haur jaioberria