DONOSTIA. Donostiako Udalaren hirigintza proiektuak salatzeko, manifestazio bat eginen dute heldu den maiatzaren 21ean, Donostia ez dago salgai lelopean. Gipuzkoako hiriburuan antolatuak diren 11 erakunde, auzo elkarte eta gizarte mugimendu biltzen dituen Donostia Defendatuz koordinakundeak deitu du protestara, «egungo hiria mehatxatzen duten hirigintza jarduera basatien ugaritzearen
aurrean». Ez dute bat egiten azken urteetan Donostia hartzen ari den norabidearekin. «Udal gobernuak etengabe erasotzen die nortasunari, ondare arkitektoniko, natural eta soziokulturalari eta Donostiako saltoki txikiei», adierazi dute.
Koordinakundekoek azken legegintzaldietan abian jarri diren hainbat proiektu aipatu dituzte adibide gisara, hala nola Basque Culinary Centerren bigarren eraikina, eta Arte Ederren eraikinaren eta tren geltoki zaharraren eraistea. «Donostia enpresa handien negoziorako eta turismo masifikaturako hiri eredu baten modura eraikitzen ari da, bizitzeko hiri bat izan beharrean», erran dute.
Protestara deitu dute Donostiako Udalaren kudeaketaren kontra
Donostia Defendatuz koordinakundeak manifestazioa eginen du maiatzaren 21ean, hirigintza politika salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu