Protesta egingo dute gaur Gipuzkoako Diputazioko 119 lanpostu kolokan jarri dituen helegitea salatzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak jakinarazi du parte hartuko duela protestan, eta diputazioak ere bai; 10:00etan izango da, Gipuzkoa plazan, aldundiaren aurrean.

(ID_13482083) Protesta
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren kontrako protesta bat, lehengo hilean, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
arantxa iraola
2024ko otsailaren 16a
08:15
Entzun

LABek asteartean jakinarazi zuen: Gipuzkoako Diputaziorako 119 lanpostu kolokan daude, haiei ezarritako hizkuntza eskakizunen kontra helegite bat aurkeztu delako. Administrari lanetan jarduteko dira. Horiek horrela, LABek adierazi du protesta baterako deia egingo duela ELA sindikatuarekin batera: hain justu ere, gaur izango da, Gipuzkoako Diputazioaren parean, Gipuzkoa plazan. Protesta horren aldeko atxikimenduak ugarituz joan dira: atzo Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek azaldu zuten bat egiteko asmoa, gaur Euskalgintzaren Kontseiluak.

10:00etan hasiko da elkarretaratzea. «Euskaraz lan egin eta bizitzeko» eskubidea aldarrikatuko dute mobilizazioan, eta euskararen aurka hilabeteotan ekin dion «amesgaiztoa» amaitzeko eskatuko dute.

«Euskal Herrian euskaraz bizi eta lan egiteko erabakia hartu duen euskal komunitatearen aurkako beste eraso baten atarian gaude», iragarri du LAB sindikatuak asteon, prentsa ohar baten bidez. Adierazi du euskaraz B2 edo C1 ezagutza egiaztatzeko eskea ezarri zela lanpostuak eskuratu ahal izateko, baina, horren kontrako helegitearen ondorioz, kolokan dagoela orain euskara ezagutza egiaztatu duten langileek lortu ahal izango duten postua.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.