Proposamenaren zioak

2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuaren arabera, aurkeztutako proiektuak lekua dauka Espainiako Konstituzioan, «salbuespeneko neurriak jaso arren».

Urratutako eskubideak berrezarri. EAEko arartekoak 2009an egindako txosten batean oinarrituta, proposamenak dio Hego Euskal Herriko herritar askok pairatu dutela «ETA eta haren ingurunearen jarraipen, mehatxu eta bortxa terrorista talde profesional batekoak izategatik, alderdi politiko jakin batzuetako kide izateagatik edo, soilik, beraien aukera politikoa defendatzeagatik». Espainiako Gobernuaren arabera, horren helburua «herri zehatz batzuetako hauteskunde errolda aldatzea» litzateke. «EAEko eta Nafarroako errealitate politikoan eragin nahi zuen ETAk egindako garbiketak».

Espainiako Gobernuaren arabera, «soilik ETA eta haren ingurunearen jazarpena izan dutenek» utzi behar izan dute beren bizilekua —ez du kopurua zehazten—. Eta dio pertsona horiei bizilekua libreki aukeratzeko eskubidea urratu zaiela. «Bizilekua aukeratzeko eskubidea eta botoa emateko eskubidea elkarrekin loturik doaz, eta kasu honetan agerikoa da haustura».

Urratutako eskubide hori berrezartze aldera, Eusko Jaurlaritzak iaz egindako txosten bat aipatzen du proposamenak. Txosten horrek dio alde egindako herritarrak itzul daitezen administrazio publikoek neurriak sustatu behar dituztela. Espainiako Gobernuarentzat, «zentzu zabalean» ulertu behar da hori, itzuli nahi ez dutenei ere urratutako eskubidea berrezarri behar zaielako. «Pertsona horien artean gehiengo bat EAEko eta Nafarroako parte sentitzen dira eta lurralde horien garapen eta etorkizunagatik interes handia dute. Hori hala, eta modu iraunkor batean itzultzeko asmoaren gainetik, pertsona horiek bazterketa egoera amaitu nahi dute eta [hauteskundeetan] parte hartu».

Berdintasun printzipioa bete. Espainiako Gobernuak, halaber, uste du Hego Euskal Herritik joandakoei beste printzipio konstituzional bat urratu zaiela: berdintasun printzipioa. Hori berrezartzeko asmoz, «justiziazkoa» iruditzen zaio «salbuespen bat sartzea ordenamendu juridikoan, pertsona talde baten alde». «Salbuespen hori zilegi da konstituzionalki, horrek berdintasuna urratu ez baizik eta bortxatutako berdintasuna berrezartzen duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.