Programa herritarrekin osatu duela esan du Gipuzkoako EH Bilduk

Erredakzioa
Donostia
2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Xabier Olano Gipuzkoako EH Bilduko ahaldungai nagusiak azpimarratu du foru hauteskundeetako programa herritarrekin eta eragileekin batera osatu dutela. «Hori da programa honen balio erantsi nagusia», adierazi du Donostian, koalizioaren EHBilgune berriaren irekieran. «Hau ez da lau adituren artean bulego itxi batean egindako plan bat. Dokumentua, eta bertan agertzen diren neurriak, herritarren nahiak eta beharrak asetzeko pentsatuta daude. Gipuzkoar guztiak garaile bihurtzen dituen programa osatu dugu denon artean».

Bilduk lau urte hauetan Gipuzkoako Foru Aldundian «marraztutako bidea da hurrengo legealdirako abiapuntua», Xabier Olanok esan duenez, «hark jarraipena izan dezan» berriro gobernuan badira. «Eta eskas edo eznahiko direnak, eta baita gaizki edo egin gabe utzi duguna erezuzentzeko konpromiso sendoak harilkatu ditugu».

EH Bilduk foru programan 250 neurri berri jaso ditu, hamasei arlotan banatuta. Besteren artean, nabarmendu du ez duela murrizketa sozialik egingo; tokiko garapena oinarri hartuta, «enplegu duina bermatu» egin nahi du;zerga sisteman, «gehien duenak gehiago ordaindu» beharko du EH Bildu gobernuan bada; baliabide publikoak «beharrezko gaietara» bideratzeko konpromisoa agertu du; eta lehentasunezko beste lan eremu bat euskarari buruzkoa izango da, «orain arteko bideari jarraikiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.