Prietok ukatu du EH Bildurekin aliantza lortzen saiatuko dela Arabako PSE

Haren ustez, ponentzia politikoaren analisi okerra egin dute zenbait komunikabidek, eta PSE kritikatzeko erabili dute

Erredakzioa
Gasteiz
2013ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 2an Arabako PSE-EEko zuzendaritza batzordeak otsailaren 17ko biltzarrera begirako ponentzia politikoa aurkeztu zuen. Bertan, etorkizunera begirako aliantzen gainean hitz egiten da, eta lehentasunezkotzat jotzen da «ezkerrekoak eta aurrerakoiak» diren akordioak hitzartzea. Alabaina, hainbat komunikabidek berehala lotu dute ideia hori Gipuzkoako aurrekontuen hitzarmenarekin eta etorkizunean EH Bildurekin aliantza bilatuko duela ondorioztatu dute. Horregatik, haserre agertu da Txarli Prieto, eta ondorio hori «interpretazio mediatikoen gauza» dela argi utzi du bere blogean.

«Arreta deitzen dit nola batzuk aliantza politiken gainean nik dudan iritziaz hitz egiten duten, irrati batean inork adierazpen horiek jarri ez baditu edo ponentziatik inork azpimarratu ez baditu. Arreta deitzen dit galdetu gabe eta dokumentua irakurri gabe, inor eztabaidan sartzeak. Are gehiago deitzen dit arreta, inork prentsaurrekoaren irakurketa libre batetik —pentsatzen dut bera dela arduraduna, ez ni— beste batzuk zentzugabeko iritzi baldarrak botatzea», kritikatu du ironiaz Txarli Prietok blogean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.