'Prestige'-ren epaiketa eten du Nunca Mais -ek
CORUÑA. Prestige petroliontziak eragindako hondamendi ekologikoaren inguruko epaiketa eten zuten atzo Nunca Mais plataformako kideek, epaiketa gelara sartuta. Ardura politikoak eskatzeko sartu ziren, «Zigorgabetasuna Galizian. Nunca mais» salatzen zuten kamisetak jantzita. Horrekin batera, gogor salatu zuten epaiketan galiziera erabili ezin izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu