Etxerat-eko eta Anai Arteko ordezkariekin bildu zen Baionan Kontseilu Nagusiko Kotte Ezenarro lehendakariordea, ostegunean. Euskal presoak etxetik gertuen dauden espetxeetara ekartzea izan zuten hizpide bileran.
Anai Artearen oharraren arabera, Ezenarrok esan zuen «gaia aspalditik» ezagutzen duela eta ez dela geldituko «ele onetan». Horrez gain, oharraren arabera, «Euskal Herria egoera berri batean den honetan, denen indarrak bildu beharko dira Espainiako eta Frantziako estatuek beren oinarrizko eginbideak bete ditzaten».
Presoen ordezkariak hartu dituzte Kontseilu Nagusian
Euskal presoak hurbiltzeaz aritu ziren Etxerat eta Anai Arteko ordezkariak kontseiluko lehendakariordearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu