Presoen gaian ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute

Euskal Herriko 220 herri baino gehiagotan eginen dituzte presoen aldeko mobilizazioak, bihar, Sare plataformak eta Bakegileek deituta

Sare plataformaren eta Bakegileen ordezkariak, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU.
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2021eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Anitzak eta jendetsuak: halakoak espero dituzte Sare plataformak eta Bakegileek biharko Euskal Herriko 220 herri baino gehiagotan antolatu dituzten mobilizazioak. 17:30ean hasiko dira gehienak, eta «argitsuak» izanen direla iragarri dute. «Argiak piztuko ditugu, euskal presoen etxeratzearen bidea argitzea irudikatzeko», adierazi zuen Inaxio Oiartzabal Sareko kideak, atzo. Mixel Berhokoirigoin Bakegileak adierazi zuenez, «Gauzak mugitzen hasiak dira, baina abiadura azkartu behar da. Orain presoak ez da soilik lelo bat; ezinbesteko etapa da». Bakegileek eta Sarek agerraldi bateratua egin zuten atzo, Baionan.

Oiartzabalek aitortu zuen azkenaldian Espainiak «pauso txiki batzuk» egin dituela: «Espero dugu bide luze baten hasiera izatea». Joseba Azkarragak adierazi zuen aurtengoa «behin betiko konponbidearen urtea» izan behar dela. Frantziari dagokionez, Anaiz Funosas Bake Bideako presidenteak erran zuen Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren baldintzapeko askatasuna onartuta «argi izpi bat» sortu dela; bide bat ireki duela uste du. Berhokoirigoinen ustez, «nahikeri politikoa baldin bada, tresna juridikoak aurkitzen dira».

Biharko mobilizazioek atxikimendu zabala jaso dute Bidasoaren bi aldeetan. EH Bilduk eta LABek ere bat egin dute deialdiekin, beste eragile askoren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.