PARIS. Euren alderdietako kideen artean eta Espainiako gizartean, oro har, euskal presoen egoerari buruz «pedagogia» egiteko eskatu die Txema Matanzas abokatuak PSE-EEri eta PPri. 18/98 auzian zigortutakoak parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Bizikidetza Lantaldean. Kazetarien aurrean —batzordea ateak itxita da—,presoek azken urteetan hartutako erabakiak azpimarratu ditu. Adierazi du euren jarrera «pragmatikoarekin» gatazkaren konponbidea «errazten» ari direla. Graduz aldatzeko eskaera «suntsitzaileak» salatu ditu, eta beste neurri batzuk legearen kontrakoak direla adierazi.
Matanzasekin batera, Carmen Gisasola ETAko kide ohiak ere parte hartu du lantaldean, hura ere EH Bilduk eskatuta. Talde denei «ahalegin bat» eskatu die, «zauriak ixteko».
Presoen auzian «pedagogia» behar dela uste du Matanzasek
18/98 auzian zigortutako abokatuak lan hori egiteko eskatu die PSE-EEri eta PPri, bizikidetza lantaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu