Martuneteko espetxetik Donostiako Epaitegira, eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik Zaballako espetxera (Araba). Ibilbide hori egin dute gaur bizikletaz Sare herri mugimenduak antolatutako mobilizazioetan parte hartu duten norbanako eta eragileek.
Jarrai dezagun etxerako bidea egiten lelopean antolatu dituzte ekinbideok, eta bi aldarri nagusi plazaratu dituzte bidean. Hala adierazi du Nahikari Iturbe Gipuzkoako Sare mugimenduko kideak: "Bi aldarrikapen nagusi zabaldu nahi ditugu: batetik, euskal presoen Euskal Herriratzeak berehalakoa behar duela izan; eta, bestetik, graduen progresioan aurrerapausoak emateko garaia ere badela".
Gaur Zaballara martxan, urtarrilak 8 Bilbora. Denon artean bultza eta bultza etxerako bidea egiten. #U8Bilbora#bideanpic.twitter.com/DzsjzXn0Ea
— Josu Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) December 26, 2021
Salbuespeneko espetxe politika amaitu beharra ere nabarmendu du; kasurako, "urruntze politika, gradu progresioen blokeoak eta preso gaixoak eta adinduak espetxean mantentzeko ahalmena ematen duen salbuespenezko politika". Horregatik, "pausoak emateko beharra" ikusten dutela esan du, eta haiek bidean jarraituko dutela, "bai gaur eta bai urtarrilaren 8an Bilbon egingo dugun manifestaldian".
Donostiako Epaitegietatik abiatu da Manifestazioa. Bukaera Bulebarrean izango da bertan hitzartzea eta @tapiajoseba.
— Sare #IzanBidea â;Â;†Â—ï¸;Â; (@sare_herritarra) December 26, 2021
â;Â;†Â—ï¸;Â;ÂÂÂÂÂÂEtxerako #Bidean#U8Bilborapic.twitter.com/qnEajwnNXL
Bizikleta martxak amaitzean, ekitaldiak egin dituzte bai Donostian, bai Zaballako espetxean. Donostian, adibidez, manifestazio bat egin dute bizikleta martxa epaitegira iritsi denean, eta Bulebarreko kioskoan amaitu dute. Irakurketa egin eta aldarriak amaitzean, trikiti doinuekin amaitu dute jarduna. Joseba Tapia igo da oholtzara, Leire Leturia Letu eta Kristina Aranzabe lagun zituela.
ð;Â;ŸÂ—£ï¸;Â; Ozen aldarrikatu dugu gaur ð;Â;ŸÂš²ð;Â;ŸÂš¶ð;Â;ŸÂ¼â;Â;™Â€ï¸;Â;ÂÂÂ, presoen Etxerako bidea lehenbailen ireki behar dela! Salbuespen neurri guztiak bertan behera geratu behar direla orain!
— Sare Donostia (@SareDonostia) December 26, 2021
...eta orain #U8Bilborapic.twitter.com/1UmRCmjfs4