Presoen aldeko mobilizazioak antolatuko ditu Sarek abenduan
DONOSTIA. Sarekjakinarazi du abendurako hainbat mobilizazio antolatu dituztela. Hilaren 19an izango dira lehenengoak. Berriozarreko (Nafarroa) Euskal Herria plazatik Iruñeko espetxera martxa bat antolatu dute, 17:30ean abiatuta, iluntasunari, etxerako argia lelopean. Egun berean, Bilbon mobilizazio bat egingo dute, 19:00etan, Arriagan, Bidea gara leloarekin. Abenduaren 24an, Gasteizen egingo dute mobilizazioa, 19:00etan, Ahateen iturria plazan.Azkenik, hilaren 26an, Basauriko (Bizkaia) osasun etxetik kartzelara martxa egingo dute, eta Donostian, Martuteneko espetxetik Loiolara joango dira, 11:00etan, urrunketa + COVID-19a = umezurtz lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu