Gasteizko Judimendi auzoko hiru preso gerturatzearen alde ostiralean egitekoak diren kalejira baten berri eman dio hiriburuko udalak Arabako Auzitegiko fiskalari, eta txosten bat zabaldu du jaiak antolatzen dituen elkarteari diru laguntzak kentzeko. Jesus Loza Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak ere txosten bat eskatu du, ekitaldiaren legezkotasunaren inguruan.
Auzo elkarteak argitaratutako aldizkarian Roberto Lebrero presoa agertu izanak piztu du polemika, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketan parte hartzea egotzita baitago espetxean. Auzo elkarteak azaldu du aldizkariak «gizartearen isla» izan nahi duela.
Presoen aldeko Judimendiko kalejira, fiskaltzara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu