'Presoaren gida'-ren edizio berria espetxeetara helarazi dute

Giza eskubideen egunaz baliatu dira presondegi zigorrak salbuespena izan behar duela azpimarratzeko

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2012ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Atzo Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela Presoaren gida hainbat presondegitara helaraziz gogoratu nahi izan zuten; horien artean, Presondegien Nazioarteko Behatokia, zeinak gida argitaratu duen. Baionako espetxe aitzinean egin zuten aurkezpena, eta bertako liburutegian bost ale utzi zituzten. Gida berritu gabe zuten 2004tik, eta edizio horretaz baliatu dira hastetik buru berriz lantzeko. Frantsesez da. 2009ko Espetxe Legea eta 2012a bitarte bozkatu testuak sartu dituzte.

Presoarentzat bezala, senide eta espetxeetan lanean ari direnentzat ere «erreferentziazko» liburua da, behatokiko Gabi Mouescak azaldu duenez. «Zuzenbidea ezinbestekoa da presondegietan bizirik irauteko », gaineratu zuen. Ekintzaz baliatu ziren salatzeko espetxeetako gainpopulazioa, Giza Eskubideen Ligako Ipar Euskal Herriko presidente Christophe Desprezen ahotik: «Presondegietan lekuak gehituko dituztela erraten dute orain. Horrek preso kopurua handituko du. Espetxe zigorrak salbuespena izan behar du».

Baionako espetxean berean, 102 preso dira, eta 71 leku. Presoak «alarma pizteko» egoeran izatea deitoratu zuen Gerard Fort-ek, abokatuen elkarteko buruak. Tuberkulosia harrapatu duen preso batek eta ezkabia harrapatu duten biren abokatuek salaketa jarria dutela gogoratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.