Presoak etxeratzearen alde manifestatzera deitu du Sortuk larunbaterako

Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean deitu dute mobilizazioetara. Arazo politikoek konponbide politikoak behar dituztela dio alderdiak

Aimar Altuna eta Kizkitza Gil de San Vicente atzo, Donostian. MAIALEN ANDRES/ FOKU.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Apirilaren 17an ospatzen da Preso Politikoen Nazioarteko Eguna, eta, egun hori kari, presoak aske uztea exijitzeko manifestazioakegitera deitu du Sortuk, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Alderdiak «konponbide politikoak eskatu ditu arazo politikoentzat», eta preso politikoen aferari irtenbidea emateko eskatu du. Horretarako, beharrezkotzat jo ditu kontsentsu zabala eta mobilizazio soziala.

Hain zuzen ere, atzo egindako agerraldian, manifestaziorako deia egiteaz gain, Askatasuna izeneko adierazpena aurkeztu zuten Sorturen Kontseilu Nazionaleko kide Kizkitza Gil de San Vicente eta Aimar Altunak. Horiekin batera ziren Euskal Preso Politikoen eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko hainbat kide. Adierazpenean nabarmentzen dutenez, euskal preso eta iheslari politikoak gatazka politikoaren ondorio eta adierazpide dira, eta horien kontra aplikatutako neurri guztiak «politikoak» eta «kolektiboak» dira.

Halaber, esan dute azken hamarkadan ezker abertzaleak eta euskal gizarteak gatazka bideratzeko urrats erabakigarriak egin dituztela eta baldintza eta adostasun nahikoa sortu direla Espainiako Estatuak konponbideari heltzeko. Arazo politikoei konponbide politikoak eman behar zaizkiela exijitu dute, eta nabarmendu Espainiak ezin duela bertze alde batera begiratzen jarraitu.

Bide horretan, elkarbizitza demokratikoak preso politikoen askatasuna eskatzen duela nabarmendu dute, eta gizartea mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.