Preso politikoei buruzko topaketak antolatu dituzte Bilbon

Bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte gaurtik hilaren 20ra arte Komite Internazionalistek

Erredakzioa
Bilbo
2011ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Komite Internazionalistak taldeak jardunaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, gaurtik maiatzaren 20ra, hainbat herrialdetako preso politikoen errealitatea ezagutarazteko. Egunotan, hainbat bideo emanaldi eskainiko dituzte, eta, besteak beste, Kataluniako preso anarkista ohi baten, RAFeko preso ohi baten eta errefuxiatu tamil baten hitzaldiak antolatu dituzte.

Gaur, 20:00etan, Fresnesko (Frantzia) emakume presoek egindako Bidaiak kartzelan film laburra emango dute 7Katu gaztetxean, eta Eñaut Aiartzaguena preso ohiak kartzelan idatzitako poemen irakurketa egingo du. Maiatzaren 10ean, 19:30ean, Irakeko erresistentziako Uday al Zaidik Iraken inguruko hitzaldia emango du, Gatazka liburu dendan.

Maiatzaren 11n, RAFeko preso ohi batek hitzaldia emango du La Bolsan. Maiatzaren 13an, Mumia Abu-Jamal, In Prison My Whole Live —euskaraz, Mumia Abu-Jamal, espetxean nire bizitza osoa— filma emango dute La Bolsa etxean. Maiatzaren 17an, euskal preso politikoen kolektiboko kide batek hitzaldia egingo du, Gatazka liburu dendan. Maiatzaren 19an, Jude Lal Fernando errefuxiatu tamilak Sri Lankaren jazarpena salatuko du La Bolsan, eta maiatzaren 20an, Amadeu Casellas Kataluniako preso ohiak anarkisten borrokaren berri emango du. Ekitaldi guztiok 19:30ean dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.