1.500

Preso ohien espetxealdia urtetan.

2014ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Agerraldian parte hartu duten 80 bat lagunetik 60 bat azken hilabeteetan espetxetik ateratako preso ohiak izan dira. Horietatik asko, 197/2006 doktrina ezarria izan dutenak, espetxealdi luzeak egin dituztenak eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiari doktrina baliogabetzeko agindu ondoren kaleratu dituztenak. Urte mordoa pilatu ziren Plateruena kafe antzokiko areto nagusian: «Espetxe urte asko dira gure bizkar gainean daramazkigunak, hemen bildu garenon artean bakarrik 1.500 urte inguru», jakinarazi zuten. «Horietatik 200 urte, Estrasburgok ebatzi duenaren arabera, legez kanpoko zigor erantsi gisa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.