Prefetak Baionako prokuradorea deitu du U14 kolektiboaren aurka egitera

Joan den uztailaren 14an izen bereko kolektiboak burutu ekintzak salatu ditu Pirinio Atlantikoetako prefetak. Baionako prokuradoreari dei egin dio gertakizunak kontuan hartzeko.

U14ko militanteak frantses banderak kentzen Ziburuko hilen oroitarritik, joan den uztailaren 14an burutu manifestaldiaren denboran. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2023ko uztailaren 25a
18:33
Entzun

Uztailaren 25 honetan agertu prentsa agiri batean, Pirinio Atlantikoetako prefetak jakinarazi du Baionako prokuradoreari eskatu diola U14 kolektiboaren aurka egiteko, joan den uztailaren 14an Frantziako besta egun nazionalean burutu ekintza baten salatzeko. Izan ere, militanteetarik batzuk Ziburuko hilen oroitarri puntara iragan ziren, eta frantses banderak kendu zituzten, eta lurrean utzi.

Hartara, prefetak prokuradorearen abertitzeko erabakia hartu du, prozedura penalaren kodeko 40. artikuluaren aplikazioz. Erraterako, artikulu horri jarraikiz, estatuaren langile orok, «bere eginkizunak betetzean krimen edo delituren bati buruzko berri helduko bazaio, prokuradoreari jakinarazi beharko dio luzamendurik gabe, eta horri buruzko informazio, akta eta ekintza guztiak magistratu horri helarazi beharko dizkio».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.