Pradalesek Urkulluren legatua goraipatu du

ESPAÑA ELECCIONES PNV
Imanol Pradales, EAJren hautagaia. JAVIER ZORRILLA / EFE
2024ko otsailaren 22a
20:00
Entzun

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak begi onez hartu du Urkulluk apirilaren 21erako deitu izana hauteskundeetara, uste baitu alderdiei behar den testuingurua ematen diela beste hauteskunde deialdien «zaratetatik aldendu» eta arreta euskal herritarren «arazo, eskakizun eta ilusioetan jartzeko». Urkulluren legatua goraipatu du, egoera 2012an baino hobea delakoan.

Pradalesek eskerrak eman dizkio Urkulluri utzitako «legatuarengatik», eta, besteak beste, azken astera arte egindako lana goraipatu du, hiru lege onartu baitira Eusko Legebiltzarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.