Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea asteazkenean bilduko dira Madrilgo Moncloa jauregian, Bitariko Batzorde Iraunkorraren lehenengo bileran. Batzorde horretan, bi gobernuen arteko lankidetzari erreparatuko diote, eta Gernikako Estatutuan jasota egon arren oraindik eskualdatu gabe dauden eskuduntzak landu.
Azaroaren 27an elkartzekoak dira bi agintariak, 17:00etan. Azaroaren 6an egin behar zuten bilera berez, baina atzeratu egin zuten, Valentzian (Herrialde Katalanak) uholdeek eragindako hondamendia zela eta. Sanchez presidente izendatzeko itunean ebatzi zuten eskuduntzen eskualdatzearen gaia aurreratzeko batzorde bat eratzea.