Pradales eta Illa batzartu dira, «Euskadiren eta Kataluniaren presentzia indartzeko Europan»

Lankidetza estutzea hitzartu dute bi gobernuetako presidenteek.

Illa eta Pradales, gaur, Bartzelonan. JON RODRIGUEZ BILBAO
Illa eta Pradales, gaur, Bartzelonan. JON RODRIGUEZ BILBAO
gurutze izagirre intxauspe
2025eko urtarrilaren 23a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidentea bildu dira gaur, Generalitateko jauregian, lankidetza estutzeko eta «Euskadiren eta Kataluniaren presentzia eta rola indartzeko Europan».

Jaurlaritzaren oharraren arabera, ados daude estaturik gabeko eskualde eta nazioen lana eta zeregina indartu behar dela, eta katalana eta euskara hizkuntza ofizialtzat onartu behar dituztela behin betiko Europako erakundeetan.

Power Regions of European Summit foroan parte hartu zuten iragan azaroan, Bruselan, Europako Batasuneko beste 70 ordezkarirekin batera. Estaturik gabeko nazioen eta eskualdeen zeregina aztertu eta presentzia indartzeko beharra azpimarratu zuten han. Bide horretan sakontzeko elkartu dira gaur, Bartzelonan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.