Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Espainiako erregearekin bilduko da astelehenean, Madrilen. Protokoloaren irizpideak oinarri hartuta, Pradalesek lehendakari kargua hartzearen harira egingo dute agintari biek batzarra. Horrez gain, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin biltzeko asmoa ere badu Jaurlaritzako buruak, adostu gabe dituzten eskumenak eztabaidatzeko helburuarekin.
Sanchezek eta Pradalesek ez dute hitzordurik zehaztu oraindik. Aldiz, Jaurlaritzako lehendakaria Espainiako estatuburuarekin astelehen arratsaldean bilduko dela jakinarazi du Efe albiste agentziak.
Pradalesen aurretik Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan den Iñigo Urkullu bi aldiz bildu da Felipe Borboikoa Espainiako erregearekin. 2014. urtean elkartu ziren lehenengoz, erregeak estatuko autonomia erkidegoetako gobernuburuekin egin zuen elkarrizketa sortan. Bigarren aldiz. 2020an elkartu ziren, 2020. urtean, urte hartako uztailaren 12an EAJk Eusko Legebiltzarrerako haurteskundeak irabazi ostean.