IRUÑEA. Urak nahasi dira Nafarroako eskuinean. Iragan astean, UPNk eta PPk baieztatu zuten nor bere aldetik aurkeztuko direla Espainiako Gorteetako hauteskundeetara, koalizio bat adostu ezinda. Atzo, PPk iragarri zuen UPNren diputatu izandako Sergio Sayas hautatu duela Espainiako Kongresurako hautagai izateko Nafarroan.
Iazko martxoan, UPNtik kanporatu zituen Sayas eta Carlos Garcia Adanero, lan erreformaren bozketan alderdiaren diziplina ez betetzeagatik. Nafarroako eskuin erregionalistak traiziotzat hartu zuen jokaldia, eta harreman oro hautsi zuen PPrekin. PPren esanetan, «ibilbide politiko eta legegile luzea» izatea da hautagaiak izendatzeko irizpide bakarra, eta «kudeaketa publiko zein pribatuan esperientzia frogatua» edukitzea.
PPren Nafarroako hautagaia Sergio Sayas izanen da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu