Eusko Legebiltzarreko inbestidura saioa. Alderdien hitzartzea

PP-C's. Urkullu lehendakari izatea ona ez delakoan dago

Carlos Iturgaiz, atzo, hitz egin baino apur bat lehenago. RAUL BOGAJO / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
«Zure aurreko legegintzadiak ikusita, ez da albiste ona», adierazi zion Carlos Iturgaizek Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari. PP-Ciudadanos koalizioaren bozeramailearentzat, azken legegintzaldian gertatutakoa errepikatzeko «arrisku handia» dago: «Aulkien banaketa, eta porrot egiten duten debate identitarioak; zatiketa eragiten duten eta euskalherritarrak etsaitzen dituzten etorkizunerako proposamenak». Iturgaizen ustez, EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernuaren kudeaketak «porrot» egin du, eta atzo ohartarazi zuen «paralisiak, irregulartasunek, baita ustelkeriak ere» ezaugarritu dutela.

Halere, COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozial «suntsitzaileak» kontuan hartuta, proposamenak eginez «erantzukizunez» jokatzeko prest dago koalizioa. Maddalen Iriarteri (EH Bildu) eskatu zion «gaitzetsi» dezala «ETAren terrorismoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.