Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina
PP, C's, UP eta Voxekin eztabaida saio bat egitea onartu du Sanchezek
MADRIL. Pedro Sanchez PSOEren Espainiako Gobernuko presidentegaiak onartu egin du PP, Ciudadanos, Unidas Podemos eta Vox alderdien zerrendaburuekin telebistako eztabaida saio bat egitea kanpainan, PSOEko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez. Atresmedia taldeko kateetan eskainiko dute saioa, hilaren 23an. Sanchezek hilaren 22rako TVEren proposamen bat zuen eztabaida egiteko —Voxekin salbu— , baina baztertu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu