Positiboen portzentajea %3,7ra jaitsi da Hegoaldean

Orotara, 385 lagunek eman dute positibo. Osakidetzako ospitaleetan egoera hobera egiten ari da: 368 gaixo daude; horietako 113, larri.

Herritar batzuk paseoan, Tolosan. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko martxoaren 9a
13:22
Entzun

Pixkanaka-pixkanaka egoera hobera egiten ari da. Hegoaldeko datuak dira horren erakusgarri: beste 385 positibo atzeman dituzte, baina, 10.362 proba egin zituztenez atzo, positiboak %3,7ra jaitsi dira. Datu positiboa da; izan ere, kontuan hartu behar da OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean ezarria duela muga izurria kontrolpean hartzen hasteko.

Lurraldeei banan-banan begiratuta, Bizkaian 172 positibo atzeman dituzte; Gipuzkoan, 101; Araban, 58; eta Nafarroan, 51. Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak ez diren hiru kasuren berri ere eman du Osakidetzak. Nafarroari dagokionez, bereziki kezkatzekoa da Murchanteko egoera, agerraldi bat atzeman baitute han. Atzo, esaterako, zazpi positibo atzeman zituzten udalerri horretan.

Kutsatuen kopurua apaldu ahala, ospitaleetako egoera ere hobera egiten ari da, beste 53 lagun ospitaleratu behar izan badituzte ere. Guztira, 438 gaixo daude egun; horietako 129 larri, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan. Bi datu horiei erreparatuta, egoera urtarrilaren hasieran zegoenaren antzekoa da erietxeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.