Datuak

Positiboen ehunekoa %4,65 da Hego Euskal Herrian

Azken bi hilabeteetan erregistratutako kasu kopururik apalena izan da Hegoaldean: 360. Dena dela, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin dira igandean, eta antzeko mantendu da positiboen portzentajea.

COVID-19a atzemateko antigeno testak Zarautzen, artxiboko irudian. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko otsailaren 22a
12:58
Entzun

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko 7.737 test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horien %4,65ek eman zuten positibo: 360k, zehazki. Hala, abenduaren 28az geroztik zenbatu den kopururik txikiena da Hegoaldeko osasun agintariek gaur jakinarazitakoa.

Azken datuen arabera, zehazki, Bizkaian 166 kasu zenbatu dira; Gipuzkoan, berriz, 85; Nafarroan, 57, eta Araban, 46.

Bestalde, Hegoaldeko ospitaleen egoerari buruzko informazioa eguneratu dute Nafarroako Osasun Departamentuak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak. Herenegun 29 pertsona erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Halaber, oraintxe bertan 474 lagun daude ospitaleetako gela arruntetan gaitzarekin, eta 166 daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.