Porrotxen ikerketaren filtrazioaren berri emateko eskatu dio EH Bilduk Erkorekari

Sareren Giltzak manifestuarekin bat egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bideo baten bidez, eta, biktimen elkarte batzuen salaketaren ondoren, Ertzaintzak Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'-en aurkako ikerketa bat zabaldu duela jakinarazi du prentsak.

(ID_13472880) (/EZEZAGUNA) porrotx
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Giltzak ekimenarekin bat egiteko bideoan.
2024ko urtarrilaren 6a
17:30
Entzun

Beste euskal eragile askok bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bat egin dute euskal presoen eskubideen alde Sare Herritarrak bultzatutako Giltzak manifestuarekin. Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazio nazionala bultzatzeko deia da Giltzak ekinbidea, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bideo bat grabatu zuten abenduan, hura babesteko.

Bada, hil horren hasieran, Covite eta AVT biktimen elkarteek pailazoen aurkako salaketak egin zituzten. Pailazoen bideoan haurrak azaltzen dira, eta horretan jarri zuten kritikaren indarra. «Beti bezala, umeak baliatzen dituzte jarrera biktimista duten ETAkoen inpunitatearen alde», esan zuen Covitek.

Ertzaintzak Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoaren inguruko ikerketa bat abiarazi du bideo horren harira, prentsak ezagutarazi duenez, «adingabeen aurkako indarkeria psikikoaren delitua» egin ote den deliberatzeko. Porrotx haur batzuekin batera azaltzen da Giltzak ekinbidearekin bat egiteko bideoan, abesten eta dantzatzen, eta Ertzaintza egiten ari den ikerketa horren inguruko filtrazioaren berri emateko eskatu dio EH Bilduk Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Espedientea Segurtasun Sailetik hedabideetara nola iritsi den azaltzeko eskatu dio Erkorekari Julen Arzuaga parlamentariak.

 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.