GASTEIZ. Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak bertze 66 biktima aitortzea proposatuko du bere urteroko txostenean. Balorazio Batzordearen txostena datorren astelehenean aurkeztuko dute, hilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetako, Berdintasuneko eta Justiziako Batzordean. Tartean Joxi Zabala dago. Joxean Lasa aitortzea ere ez dute baztertzen, haren sendiak ere txostena aurkeztu baitzuen.
Berri agentziek aurreratu dutenez, dokumentuak dio Zabalak «bahiketa, desagerpen behartu, tortura eta hilketa pasarte izugarria» pairatu zituela, «GALek» egina. Baina Lasaren kasuari buruz ezer ez dela aipatzen, haren familiak txostena ez zuelako epearen barnean aurkeztu. Hala ere, epeak berriz ere ireki behar direla dio dokumentuak, arrazoi horrengatik aitortzarik gabe gelditu direlako hainbat kasu.
Txostenak aipatzen dituen 66 pertsona horiek giza eskubideen urraketa larrien biktima gisa aitortuko dituzte, motibazio politikoko testuinguru batean, 1979 eta 1999 bitartean. Biktimei emandako kalte ordain totala 1.614.007 euro ingurukoa da.
Polizien beste 66 biktima aitortuko ditu Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu