Poliziaren komisarian hildakoari buruz, «egia» eskatu dute Iruñeko kaleetan

2016ko urriaren 30a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian asteartean hildako Elhadji Ndiayerentzat «egia eta justizia» eskatu dute Nafarroako hiriburuan eginiko manifestazio batean. SOS Arrazakeriako Natalia Milok salatu du bertsio kontrajarriak daudela gertatutakoari buruz, eta uste du «motibazio arrazista» dagoela atxiloketaren atzean. Hainbat lekukok adierazi dutenez, poliziek konorterik gabe utzi zuten Ndiaye kalean bertan, eta halaxe eraman zuten atxilo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.