SOSLAIA. Ramon Jauregi
Politika utziko du urtebete barru
Ramon Jauregik (Donostia, 1948) iragarri du politika aktiboa utziko duela urtebete barru, Europako Legebiltzarreko legealdia amaitzean. PSEk eta EEk bat egitea erabaki zuteneko 25. urteurrenaren ekitaldian eman du asmoaren berri, Bilbon. Ibilbide luzea izan du. UGTn-eta aritu ondotik, 1988tik 1997ra PSE-EEren idazkari nagusi izan zen, eta, 1987-1991n, Jaurlaritzako lehendakariorde. Espainiako Gobernuaren ordezkari izan zen EAEn 1982tik 1987ra —garai hartan, hainbat atentatu egin zituen GALek—. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu zela, haren ministroetako bat izan zen. «Jarrai ezazue herriaren bizkarrezur izaten, alderdi baliagarria izaten», esan zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu