Europako Parlamentuaren aurrean protesta egingo dute mundu osoko 130 kolektibok baino gehiagok, Europan dauden migratzaileen egoera legeztatu eta mugetan giza eskubideak errespeta daitezela eskatzeko. Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mugak Zabalduz Karabanak eta Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioak irailaren 26an Irundik abiatuko den karabana bat antolatu dute Bruselaraino. Han egingo dute bat Europa osotik iritsiko diren beste hainbat ekintzailerekin.
Urriaren 1ean egingo dute protesta, Eskubideak. Heriotzarik ez lelopean, eta europarlamentari talde batekin ere bilduko dira.
Politika migratzaileak salagai, Bruselan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu