Ekoizlea eta kazetaria

Oier Aranzabal: «Politika egin behar dugu herrietan, gure auzoetan eta elkarte zein enpresetan»

Oier Aranzabal. MIREIA GALARZA BASTIDA
Oier Aranzabal. MIREIA GALARZA BASTIDA
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 19a
05:00
Entzun
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Lau urteko legegintzaldia eta hauteskunde logika tranpatiak dira. Eta epe oso motzeko estrategia eta taktika alderdikoiak nagusitu ohi dira. Nahiko nuke EITB euskaldun, sendo, independente eta berritzailea egotea jokoan. Gustatuko litzaidake kalitatezko osasungintza publiko bat egotea jokoan, prekaritatetik ihes egingo duena. Jokoan behar luke euskara benetan ofiziala izateak, gaztelaniak dituen lege berme eta babes berberekin. Euskaraz hiritar oso izateko eskubidea bermatzea, funtsean. Baina, azkenean, Eneko Anduezak erabakiko du, ez?

Zer itxaropen duzu emaitzen harira?

Ilusioak neurrikoa izan behar du. Zeren zartakoa haren tamainakoa izaten da. Politika egin behar dugu herrietan, gure auzoetan eta elkarte zein enpresetan. Ilusioa izatea ez da nahikoa, kritikatze hutsa nahikoa ez den bezalaxe. Ekin egin behar da. Egunero. Ez hauteskundeetan bakarrik. Itxaropena daukat gure jendean, gure gazteengan. Ziur naiz herritarron bizitza hobetzeko gai izango garela. Solasaren eta eztabaidaren bidez. Izango da aukerarik. Ala?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.