Castillo Suarez idazlea (Altsasu, Nafarroa, 1976) euskaltzain oso izendatu zuten atzo, Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Joan den maiatzean, Patxi Zabaleta euskaltzain emeritu bihurtu zen, eta hark utzitako hutsunea beteko du Suarezek aurrerantzean.
Suarez Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta toki administrazioko euskara teknikari dihardu. Batez ere, poesia idatzi du, baina baita haur literatura ere, eta hedabide ugaritan kolaboratu du, Euskaltzain urgazlea da 2016tik, eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea 2021etik. Egun, 22 euskaltzain oso ditu Euskaltzaindiak,eta horietako zortzi dira emakumezkoak.
SOSLAIA. Castillo Suarez
Poeta bat, hizkuntzaren jagole
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu