Pobrezia arriskuan daude Hegoaldeko herritarren %15

Pobreziaren Aurkako Europako Sareak ezagutarazi du urtebetean 55.000 pertsona gutxiago daudela pobrezia edo bazterkeria egoeran

Zero Pobrezia astearen aurkezpena, atzo, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Jon Rejado.
2017ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko 431.000 biztanle pasatxo pobrezia edo bazterkeria arriskuan bizi izan ziren iaz. Hau da, ia sei herritarretik bat egoera horretan zegoen. Pobreziaren Aurkako Europako Sareak ezagutarazi berri du zenbaki hori. 2015eko datuekin alderatuta, jaitsiera bat gertatu da. 2015ean, biztanleriaren %16,8 zegoen pobrezia eta babesgabetasun arriskuan, 2016an baino 55.000 gutxiago, gutxi gorabehera.

Datu horiek ateratzeko, AROPE adierazlea baliatu dute: pobrezia ekonomikoa, gabezia materiala eta laneratze tasa uztartzen dituen sistema. Datu horiek, ordea, Espainiako esparruan kokatu ditu Pobreziaren Aurkako Europako Sareak. Horrek datuak desitxuratu ditzake, eta txostenak berak horretarako konponbidea eman du. Adibidez, pobrezia ekonomikoan dauden pertsonen batezbestekoa %9 da Hego Euskal Herrian, Espainiako batez besteko diru sarrerak aintzat hartuz gero. Ordea, erkidegoetako batez besteko diru sarrerak aintzat hartuta, egoera oso bestelakoa da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eremuan biztanleen %18,5 egongo lirateke pobrezia ekonomikoko egoeran, eta Nafarroan, %14,7. Ikerlanak jakinarazi du «pertsona» gutxi daudela pobrezia larrian, Hego Euskal Herrian.

Bestalde, Zero Pobrezia Astea aurkeztu zuten atzo. Donostian, Gasteizen eta Bilbon hainbat ekintza egingo dituzte, aldarrikatzeko migratzea ez dela delitua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.