Plazara!-k «salbuespen legeak» bertan behera uzteko eskatu du

Hainbat lagun bildu dira Gasteizko Foru plazan, eta kalearen erabilera publikoa aldarrikatu dute

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Eskubide zibil eta politikoen aldeko Plazara! mugimenduak «salbuespen legeak» bertan behera uzteko eskatu zuen atzo, Gasteizko Foru plazan egindako ekitaldian. Mugimenduko kideek hirian eskubide zibil eta politikoen behatokia sortzea ere proposatu zuten.

Dozenaka lagunek bat egin zuten atzo Plazara! mugimenduak egindako deialdiarekin, eta aulki bat eskuan, Foru plazan eseri eta hainbat gairen inguruko eztabaida publikoa egin zuten. Udalaren baimena ez zuten ekitaldia egiteko, baina, hala ere, herritarrak batzarrean parte hartzera deitu zituzten aste honetan bertan. Arazorik gabe egin ahal izan zuten atzoko ekitaldia, azkenean.

Kalea eta gune publikoaren erabilera aldarrikatu nahi du Plazara! mugimenduak, sustatzaileek atzo azaldu zutenez. Kalea «protesta, aldarrikapen eta eztabaidarako gune gisa» berreskuratu nahi dute, erakundeen murrizketari eta eskubideen zapalketari aurre eginez. Gainera, oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketak pairatzen dituzten herritarrei elkartasuna eta babesa adierazi eta antolatzeko taldea sortu nahi dutela jakinarazi dute.

Eskubideen zapalketa horien ikerketa eta epaiketa ere egin nahi du Plazara! mugimenduak. Hartarako, estatuari herri epaiketa egitea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.