Plaza Hutsak jardunaldia egingo dute Durangon, «herri berri baten koordenatuak pentsatzeko»

Sortuk sustatuko ekinaldia da. Otsailaren 3an egingo dute, eta izena emateko epea ireki dute.

MAIALEN GAGO ETA XABI IRAOLA
Maialen Gago eta Xabi Iraola, Plaza Hutsak ekinaldiaren aurkezpenean, gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2023ko abenduaren 20a
15:55
Entzun

Koordenatuek ematen dute kokaleku bat eta norabide bat. Plaza Hutsak ekinaldiaren kartelak Durangoko koordenatuak ematen ditu (Bizkaia), «herri berri baten koordenatuak pentsatzeko» jardunaldia egin asmo dutelako bertan, otsailaren 3an. Xabi Iraola Sortuko Nazio Kontseiluko kide eta herrigintzako arduradunak eta Maialen Gago Bizkaiko idazkaritzako kideak Bilbon eginiko aurkezpenean azaldu dutenez, jardunaldietarako izena emateko epea irekita dago jada.

Iraolaren esanetan, nazio eztabaida lehen lerrora ekarriko dute, eta ezker independentista gero eta atxikimendu gehiago biltzen ari da. Gainera, uste du badirela zantzuak erakusten dutenak ziklo berri bat hastear dela.«EAJren ereduaren nekadura dago: Osakidetza, Ertzaintza...», eta gogora ekarri du udazkenean olatu mobilizatzaile bat nola egon den egiturazko zenbait gatazkaren harira: euskararen erasoen kontrako manifestazioa, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko greba feminista orokorra, sektore publikoko protestak...«Horrek guztiak erakusten du aldaketa bat dagoela martxan, eta sakona eta iraunkorra dela, herritarrek sustatua baita», Iraolaren esanetan.

Testuinguru horretan egin nahi dute Plaza Hutsak jardunaldia Durangon. Feminismoa, euskara, hezkuntza, migrazioa, ekonomia sozial eraldatzailea eta ekologia izango dituzte gogoetagai, Gagok azaldu duenez. Gai horien gaineko koordenatu berriak idaztea izango dute xede, Durangon. Deialdi irekia egin dute, «ezkertiar eta independentista diren guztientzat».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.