Atzo arratsaldean atera ziren Pla eta Lorente euskal presoak, Monterrosoko (Galizia) eta Teixeiroko (Galizia) espetxeetatik. Auzi berean inputatu zuen Ainara Esteran ere aske uzteko agindu zuen Pedraz epaileak baina beste auzi batengatik preso segitzen du.
Santiago Pedraz epaileak behin baino gehiagotan artxibatu du Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketa. Pedrazek berriro ireki zuen auzia Fiskaltzak Jimenez Abaden hilketarako informazioa biltzea egotzi zielako Pla, Lorente, Ainara Esteran eta Nerea Garaizarri. Baina auzia berriro artxibatzea erabaki zuen Pedrazek, Pla, Lorente eta Esteran espetxean mantentzeko arrazoirik ez zegoela ondorioztatuz, eta ustezko ETAko kideok bildutako datuak orokorrak zirela esanez.
Garzonek, ordea, Pedrazen oporraldia aprobetxatuz, Pla eta Lorente ez aske uztea erabaki zuen ihes egin zezaketela argudiatuz. Atzo, berriz, Garzonek zabaldutako diligentziak mantenduz, auzipetuen egoera pertsonala aldatzeko agindu zuen Pedraz epaileak, hots, aske geratzeko.
Presoak
Pla eta Lorente aske uzteko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du Fiskaltzak, berriz
David Pla eta Aitor Lorente euskal presoak aske geratu ziren atzo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aginduz. Fiskalak, ordea, PPko senatari Manuel Jimenez Abaden hilketarekin zerikusia izatea leporatuta kasua berriro irekitzeko eskatu du. Uztailaren 25ean, bi presoek kartzelatik atera behar zuten egunean, Baltasar Garzon epaileak bi presoak espetxean mantentzea erabaki zuen, kasu honetaz arduratzen den Pedraz epailearen oporraldia baliatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu