PISAren emaitza abenduaren 3an kaleratuko dute

2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hezkuntzako ebaluazio orokorturik hedatuenak aurten emango ditu datu berriak: PISA azterketaren emaitzak abenduaren 3an argitaratuko ditu OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak. Hezkuntzaren egoerari buruzko gogoeta ugari sortu ohi ditu PISAk. Hala gertatu zen orain hiru urte: inoizko emaitzarik txarrenak izan zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek zientzian eta matematikan, eta zeresana jarri zuen horrek. Azken proban arlo hauek aztertu dituzte: irakurmena, matematika, zientzia, gaitasun orokorra eta finantza arloko gaitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.