ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Pirinioetako Bidea mobilizazioaren "lehen lagina" aurkeztuko dute uztailaren 10ean

2022ko udararako dago aurreikusita Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat gizarte erakundek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde» elkarrekin antolatutako aurreneko mobilizazioa mobilizazioa 

Erabakitzeko eskubideare aldeko mobilizazio bat. GURE ESKU
2021eko ekainaren 18a
12:55
Entzun

Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat gizarte erakundek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde» elkarrekin antolatutako aurreneko mobilizazioa egitekoak dira 2022ko udan. Pirinioetako Bidea deitu diote, eta datorren uztailaren 10ean aurkeztuko dute, Gure Eskuk ohar baten bidez jakinarazi duenez. «Mobilizazio handi honen helburu politikoak, gakoak eta ezaugarri nagusiak bertan azalduko ditugu. Zalantzarik gabe, ekintza ikusgarria, parte hartzailea eta sinbolismo handikoa izango da».

Mobilizazioa aurkezteko, Euskal Herrian bi ekitaldi egingo dituzte. Batetik, Aiako Harria mendia argiztatuko dute (parte hartzeko izena eman behar da Gure Esku-ren webgunean) Eta, bestetik, ekitaldi politiko bat egingo dute Orereta ikastolaren (Errenteria, Gipuzkoa) inguruan, 2022ko mobilizazioa aurkezteko. «Datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki bat izango da».

Katalunian ere bi ekitaldi egingo dituzte. Pedraforca mendia argiztatuko dute, eta  ekitaldi politiko bat ere egingo dute Molers el plans inguruan, mendiari begira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.