Lurraldetasuna

Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak mugak irekitzeko eskatu du

Hautetsiek aho batez onartu dute EH Baiko Annie Povedak eta Iker Elizaldek aurkeztu duten mozioa.

Izpegin mugen itxiera eta Frantziako indar militarren okupazioa salatzeko protesta, artxiboan.
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko uztailaren 7a
12:24
Entzun

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilariek aho batez eskatu dute Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak irekitzeko. Oraino ere, lau pasabide hetsiak dira: Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko oinezko zubia, Izpegiko (Baigorri, Nafarroa Beherea) lepoa, Aldudeko (Nafarroa Beherea) pasabidea, eta Larrainekoa (Zuberoa). Annie Poveda eta Iker Elizalde EH Baiko hautetsiek aurkeztu dute mozioa, eta denek onartu dute.

Argudiatu dute muga inguruko herritarrei kalte egiten diela hetsierak, eta, gainera, Schengen espazioaren barnean Frantziari ez dagokiola mugak hestea. Pirinio Atlantikoetako prefetari helarazi diote mozioa.

Irun eta Hendaia arteko oinezko zubia tarte labur batez ireki izanak hautsak harrotu ditu azken egunotan. Frantziako Tourraren karietara ireki ondotik, berehala berriz hetsi zuten. Protesta egin zuten atzo eragileek erabakia salatzeko, eta, egun, beste elkarretaratze bat izanen da zubian, Irungo eta Hendaiako herriko etxeek deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.