Pintura gorriz margotuta azaldu da Iruñeko Erorien Monumentua

Eraikinaren paretetako batean, mezu argi bat idatzi dute: 'Caídos eraitsi'.

Eraikinaren aurreko aldea, margotuta, gaur goizean. GEDAR.EUS
Eraikinaren aurreko aldea, margotuta, gaur goizean. GEDAR.EUS
2025eko urtarrilaren 22a
09:50
Entzun

Iruñeko Erorien Monumentuaren fatxada nagusia pintura gorriz blai azaldu da gaur goizean, eta paretetan bi mezu argi: Caídos eraitsi eta Faxismoaren aurka lehen lerrora. Azken asteetan eztabaida agerikoa izan da eraikin haren etorkizunaren inguruan. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik eraikina eraldatzeko akordio politikoa iragarri zuten, eta zenbait eragileren babesa jaso zuten horretarako. Beste zenbait eragile, berriz, kontra azaldu ziren, eta berretsi zuten eraikina eraitsi egin behar dela. Hala aldarrikatu zuten larunbatean ere, Nafarroako hiriburuan egindako manifestazio batean.

Iruñeko Erorien Monumentua Euskal Herrian frankismoari gorazarre egiten dion eraikinik handiena da, eta 82 urte daramatza han zutik. Haren etorkizuna, baina, ezbaian da. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik akordio bat aurkeztu zuten azaroan, hari beste esanahi bat emateko asmoa zutela argudiatuz, eta «historikotzat» jo zuten.

Erorien monumentua pintura gorriz.
Erorien monumentua pintura gorriz.

Akordio hark memoria historikoarekin lotutako 30 eragileren babesa jaso zuen. Era berean, baina, erabakiaren aurkako eragileek ere erantzun dute. Hain zuzen, larunbat arratsaldean ehunka lagun elkartu ziren Askatasunaren plazan. Hala, manifestazioaren deitzaileek EH Bildu, PSN eta Geroa Bai interpelatu zituzten, haien akordioa «lotsagarritzat» jo eta atzera egitea eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.