Pintaketa faxistak eta sexistak egin dituzte 'Pikara' aldizkariaren egoitzan

Pikara aldizkariaren egoitzan egindako pintaketak. PIKARA.
2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO.Pikara aldizkariak Bilbo Zaharrean duen bulegoan pintaketak egin zituzten atzo. «Biolentziak ez du generorik» idatzi zuten. Aldizkariak ohar baten bidez salatu zuenez, esaldi horixe bera askotan errepikatzen du Vox eskuin muturreko alderdiak. Duela bi aste pasa ere nozitu zuten antzeko eraso sexista eta faxista bat. Faktoria Lila espazio feministaren egoitzan ere egin zituzten pintaketak atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.