Osasuna

Pfizer enpresak ezkutatu egin du bere botiketako batek alzheimerrari aurre egiteko ere balio duela

Farmazia etxeak informazio hori ezkutatu, eta artritisaren aurka egiteko erabili ohi da botika hori.

jarraia167340.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 6a
14:18
Entzun

"Arrazoi zientifikoak" argudiatu ditu Pfizer botika etxeak, bere botiketako batek Alzheimer gaitzari aurre egiteko balioko lukeela zabaldu ez izana arrazoitzeko. AEBetako The Washington Post egunkariak zabaldutako artikulu baten harira piztu da eztabaida. Haren arabera, egun artritisaren aurka egiteko erabiltzen den Enbrel botikak, alzheimerra garatzeko arriskua %64an murrizten du.

Egunkariaren arabera, botika hori alzheimerraren aurka erabili ahal izateko entseguak egin beharko lirateke, eta horiek 80 milioi dolar inguruko kostua izango lukete. Baina, barne eztabaida baten ostean, botika enpresak horiek ez egitea erabaki zuen.

Konpainia bera kritiko agertu da egunkariaren artikuluarekin, eta zehaztu du botikaren beste erabilerari buruzko informazioa zabaldu ez izanaren arrazoia "zientifikoa" izan zela, eta ez ekonomikoa kazetak ulertzera ematen duen moduan. "Hiru urtez barne ikerketak egiten aritu ostean, konpainiak ulertu zuen botika Alzhimerraren aurka erabili ahal izateko aukerak txikiak zirela, ez zelako zuzenean garuneraino heltzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.