Koronabirusa

Pfizer: %85eko babesa, dosi bakarrean

Pfizer konpainiak eginiko txertoaren dosi bat. B. ALIÑO / EFE.
2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
ISRAEL. Israelgo Sheba osasun zentroko ikerketa baten arabera, birusaren kontrako Pfizer txertoaren dosi bakarra aski da gaitzaren kontra %85eko eraginkortasunez eragiteko. Horiek horrela, ikerketaren arduradunek adierazi dute posible litzatekeela txertoaren bigarren dosirik eman beharrik ez izatea. Dosi kopuru berarekin jende gehiago txertatu ahal izatea ahalbidetuko luke horrek. Hala ere, nabarmendu dute txertatze politikan moldaketak egin aurretik premiazkoa dela gaia sakonago ikertzea. Batik bat, aztertuko dute zer iraupen duen lehen dosiaren eraginkortasunak. 7.200 osasun langileri baino gehiagori jarri diete txertoa ikerketarako.

Bestalde, Pfizer farmazia konpainiak jakinarazi du dosiak zero azpiko 25 gradu eta zero azpiko 15 gradu bitarteko tenperaturan gorde daitezkeela bi astez. Hain zuzen ere, tenperatura hori mantentzeko gaitasuna dute farmazia hozkailu eta izozkailu gehienek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.