Arratsaldeko bostak jota, Basauriko (Bizkaia) etxebizitza eraikin batean sute bat piztu da, eta, horren ondorioz, pertsona bat hil da. Antza, garretatik ihes egiteko, eraikinetik jauzi egin du, eta larri zauritu da; handik ordu batzuetara hil da. Beste lau pertsona erreskatatu dituzte suhiltzaileek; horietatik bi haurrak ziren. Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, hirugarren solairuko bi etxebizitzatan zeuden erreskatatu dituztenak.
Bizkaiko Suhiltzaileek zabaldutako bideoan ikusten da sutea beheko solairuan sortu dela, eta lau erreskatatuak goragoko solairuetako bi etxebizitzetatik atera dituztela.
Basauriko Kareaga Goikoa kalean izan da sutea, eta, Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean emandako informazioaren arabera, guztira hamabi ibilgailu erabili dituzte sua itzali eta erreskate lanetan.