83 urteko herritar bat hil zen atzo arratsaldean Urruñan (Lapurdi), auto istripu batean. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, bi autok izan zuten istripua. Hendaiako suhiltzaileak ezbeharra gertatu zen tokira bertaratu ziren, bidaiariak artatzeko.
Bihotz-biriketako geldialdia izan zuen gizonak. Suspertze egitura mugikorreko medikuak (SMUR) baieztatu zuen haren heriotza, suspertze saiakera bat egin ondoren. Beste bi bidaiari Donibane Lohizuneko ospitalera eraman zituzten: 68 urteko gizon bat eta 62 urteko emakume bat. Biak arriskutik kanpo daude.