33 urteko bilbotar bat hil da, asteazkenean Larrabetzu parean (Bizkaia) izandako auto istripu baten ondorioz. N-637 errepidean izan zen ezbeharra. Bazterbidean utzia zuen autoa, bidean matxura izan zuelako, eta beste ibilgailu batek atzetik jo zuen. El Correo egunkariak jakinarazi duenez, gidariak alkohol eta droga probetako tasak gainditu ditu, eta baimendutakoa baino bizkorrago zihoan.
Istripuaren ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman zuten bilbotarra, larri. Atzo arratsaldean hil zen. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Aste honetan, errepide horretan bertan, kamioi gidari bat ere hil da istripuz.